Udaleku Finkoa 1. Txanda

Ozaeta
Ekainaren 30etik Uztailaren 7ra
2009-2006 Urte bitartean jaiotakoak
30 plaza
110€

eman-izena

Udaleku itxi batzuk lehen aldiz biziko dituzten haurrentzat prestatutako udalekua da hau. Ipuinetako pertsonaiekin batera Ozaetako aterpetxean pasako ditugun 7 egunetan Ukenduak egiten ikasiko dugu, zikin eta ur jolasak egingo ditugu eta urtegira ere joango gara, bainu bat hartu eta bizikletan ibiltzera.

Zortzigarrenez antolatuko dugu aurten udaleku hau eta haur naiz hezitzaileok gogo handiz errepikatzen dugun esperientzia da.

Ekintza aipagarrienak

Ukendu tailerra
Urtegira bizikleta martxa
Txotxongilo tailerra
Ur jolasak, jolas zikinak, mozorro festa