Zozketaren emaitzak

Finkoa

Arrate

Uztailaren 10etik 17ra
2010-2007 Tartean jaiotakoak
30 plaza
115€

button_emaitzak

Finko Ibiltaria

Goierri Tolosaldea

Uztailaren 1tik 10era
2004 eta 2006 urteetan jaiotakoak
50 plaza
155€

button_emaitzak

 

Ibiltaria

Bakedano – Aulesti

Uztailaren 2tik 16ra
2001-2003 Tartean jaiotakoak
60 plaza
210€

button_emaitzak

Plaza daukazuenontzako oharrak

Zozketan plaza egokitu bazaizue Zorionak!

Orain plaza konfirmatu beharra daukazue. Horretarako, ordainketa egin, izen emate fitxa bete eta eskatzen den dokumentazio guztiarekin batera entregatu beharko duzue MARTXOAREN 14a baino lehen.

  • Izen emate fitxa deskargatu bete eta inprimatuta entregatu behar da

button_fitxa

  • Udaleku bakoitzeko ordaindu beharrekoa goian duzue. Gogoratu, etxe berdinetik bi neba arreba badatoz, familia ugaria bazarete edota guraso biak langabezian bazaudete %10e-ko deskontua daukazue.
  • Ordainketa Laboral Kutxan egin behar da eta hau da kontu zenbakia: ES09 3035 0129 11 1291067439
  • Entregatu beharreko dokumentuak: Gaztearen NAN fotokopia, gaztearen osakidetzako txartelaren kopia, gurasoen NAN fotokopia eta deskonturen bat izatekotan Familia ugariaren liburuaren kopia edota langabezi ziurtagiriak (bi gurasoenak).

Papelak entregatzeko Iurretako Goiuria Kultur Gunera etorri beharko duzue (Zubiaurre 2 – Iurreta). Ez dira emailez edota postaz bidalitako paperak jasoko eta ezingo dira beste inon utzi. Norbaiti guztiz ezinezkoa bazaio paperak dagokion tokian entregatzea jarri dadila gurekin harremetan. Paperak entregatzera ez du norberak etorri behar eta posible da pertsona bakarrak talde osoaren paperak entregatzea.

Kultur guneko ordutegia: ASTELEHENA  eta ASTEAZKENA 17:30-19:00.

Astearte eta Ostegunean ez gara egongo.

Mesedez plaza egokitu arren udalekuetan EZ ETORTZEA erabakitzen baduzue abixatu ahalik eta azkarren, itxaron zerrendan daudenek eskertuko dizute!

Edozein zalantzarekin idatzi lasai: kimuak@kimuak-elkartea.eus

 

Oharrak

Otsailaren 27tik Martxoaren 5era bitartean egongo da aukera Udalekuetan izena emateko, tarte horretan apuntatzen diren guztiekin zerrenda bat osatuko dugu eta udalekuren batean eskaintzen dugun plaza kopurua baino eskaera gehiago baditugu zozketa bat egingo dugu. Zozketa jende aurrean burutuko da Martxoaren 7an,  19:00etan Iurretan (lekua zehazteke)

Izen emateak internet bidez egin beharko dira: Otsailaren 27ko goizeko 9etan hasiko da eta Martxoaren 5ean bukatuko da gaueko 22:00etan. Web gune honetan bertan, horretarako bereziki prestatuko dugun atal batean egongo da eskaerak egiteko aukera.

Ez dira telefonoz, emailez edo beste era batean egindako izen emateak onartuko.

Nola egin izen emateak

  • Udaleku bakoitzerako izen emateak aparte egin behar dira.
  • Eskaerak banaka, bikoteka edo hirukoteka egin daitezke. Honek aukera ematen du balizko zozketa baten aurrean tokatzekotan hirukote edo bikoteari tokatzeko. Ez da gainontzeko taldekatzerik onartuko.
  • Binaka edo hirunaka apuntatzeak ez du zozketan aukeratua izateko probabilitatearekiko eraginik.
  • Ez errepikatu izen emateak! Izen emate guztiak banan bana begiratuko ditugu eta errepikatuta agertzen diren izen guztiak ezabatu egingo ditugu. Izen bakoitzeko lehen izen ematea bakarrik hartuko da kontutan. Izen emateren bat aldatu nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.
Zozketa

  • Behar izatekotan, zozketa jende aurrean burutuko da Martxoaren 7an Arratsaldeko 19:00etan Iurretan (Lekua zehazteke) Emaitzak hurrengo egunean emango dira jakitera.
  • Zozketa behar bada udaleku bakoitzeko plazen %30 iurretako gazteentzat gordeko da. Iurretarrentzako plazak erabili ahal izateko taldeko gazte guztiek Iurretarrak izan beharko dute, taldean beste herri bateko gazte bat badago zerrenda eta zozketa orokorrera pasatuko lirateke.
  • Aukeratuak izan ez diren gazteekin itxaron zerrenda bat osatuko dugu.
  • Behin zozketa eginda 7 eguneko epea(Martxoaren 14ra arte)  izango dute familiek haurren izen ematea ziurtatzeko dagozkien paper guztiak aurkezteko. Paperak ezarritako epean aurkeztu ezean plazari uko egiten diotela ulertuko da eta itxaron zerrendako hurrengoari deituko zaio. Hau horrela izango da uko egindakoa iurretarra izan edo ez. Hau da itxaron zerrenda zozketa orokorretik aterako da.
Maiz egiten diren galderak

  • Gure lagun taldean 4 gara. Nola emango dugu izena?
    • Bi bikote egin beharko dituzue, ez dira hirunakako baino taldekatze handiagoak onartzen.
  • Nire semea eta alaba apuntatu nahi ditut udalekuetara baina adinagatik txanda desberdinak dagozkie. Nola egin dezaket?
    • Udaleku bakoitzerako izen emateak era independente batean egin behar dira, beraz bi izen emate independente burutu beharko dituzu
  • Jarriko duzue web gunea gazteleraz?
    • Ez, gure elkartean euskara hutsez funtzionatzen dugu eta ez dugu informaziorik argitaratuko gazteleraz. Gaztelerazko informazioa nahi duenak eskatzea dauka eta e-posta bidez helaraziko diogu.