Udalekuak 2023
Begirale praktikak kimu udalekutan burutu nahi?
Gure udalekuetan begirale praktikak egin nahi baldin badituzu, jarraian dagoen galdetegia bete eta harremanetan jarriko gara.
Begirale praktikak egiteko galdetegia
Laster arte!
Udalekuetako informazioa
Kaixo Kimukide!
Badatoz 2022ko udalekuak, prest ahal zaudete?? Aurten hiru udaleku antolatuko ditugu, adin ezberdinetan banaturik; finkoa, finko ibiltaria eta ibiltaria.
Finkoan, Muzki-n dagoen udaleku etxe batean egingo dute egonaldia. Bertan, tailer ezberdinak burutuko dituzte, aldi berean balore ezberdinak landuz. Bestalde, bertatik irteera ezberdinak egingo dituzte: mendi ibilbideak, lakura irteerak… 7 egun ederki pasatzeko plan bikaina!
Finko ibiltariko gazteek, Muzkiko udaleku etxean bi gau pasa ondoren, Ixorretarantz abiatuko dira etapa ezberdin burutuz; Lizarra – Etxarri Aranatz – Beasain – Arrasate – Elorrio… Etapaz gain, tailer eta ekintza ezberdinak egingo dituzte ibilbidean zehar. A ze plan paregabea lagunekin leku ezberdinak ezagutzeko!
Ibiltarira doazenak ere, Muzkin hasi eta Ixorretan amaituko dituzte udalekuak. Hauek, Euskal Herriko zenbait txokotik pasako dira, bai mendi inguru zein kostaldetik (Etxarri Aranatz – Zumarraga – Bergara – Mendaro – Ondarru – Markina – Laixiar…). Burutuko duten ibilbidean zehar, ekintza eta tailer ezberdinak burutuko dituzte (Padel surfa, zikin eguna…), gazteak elkar ezagutzeko. Etapaz etapa Euskal Herria ezagutu nahi? Apunta zaitez kimu udaleku Ibiltarietara!
Finkoa
Uztailaren …etik …ra
—- (udaleku etxea)
2015-2013 urteetan jaiotakoak
30 plaza
160€
Finko Ibiltaria Uztailaren …tik …ra
……… – ……..
2012-2009 urteetan jaiotakoak
50 plaza
200€
IbiltariaUztailaren …..tik ….ra
…… – ……
2008-2006 urteetan jaiotakoak
50 plaza
255€
HOBARIAK
* %25 familia ugariak * %25 etxe beretik bi etorrita * %50 langabetuak
Izen emateak
Martxoaren 1etik 9ra (00:00ak arte)
-
Noiz? Martxoaren 1etik 9ra. Martxoak 9a barne, gaueko 00:00ak arte.
-
Nola burutu? Jarraian, udaleku bakoitzean izena emateko galdetegia duzue. Hori betez, gazteak izena emango du nahi duen udalekuan.
-
ADI! Gazteak banaka, binaka edo hirunaka eman ahalko dute izena. Galdetegian, soilik lehenengo gaztearen datuak sartzea izango da derrigorrezkoa, baina aukera egongo da hurrengo orrialdeetan beste gazte batzuen (beste bi gehienez) izenak sartzeko.
Udalekuren batean eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago jasotzen baditugu, zozketa egingo dugu. Zozketa Martxoaren 1oean online egingo litzateke.
DATA EZBERDINAK:
Zozketa eguna eta jakinarazpena: Martxoaren 10ean.
Fitxak entregatu eta ordainketa egiteko azken eguna: Martxoaren 16a.
-
ADI! Aipatutako fitxa edota ordainketa epearen barruan ez egiteak, udalekuetako hautapen zerrendatik kanpo gelditzea ekarriko du.