Home

Udalekuak 2023


Begirale praktikak kimu udalekutan burutu nahi?

Gure udalekuetan begirale praktikak egin nahi baldin badituzu, jarraian dagoen galdetegia bete eta harremanetan jarriko gara.

Begirale praktikak egiteko galdetegia

Laster arte!

Udalekuetako informazioa

Kaixo Kimukide!

Badatoz 2022ko udalekuak, prest ahal zaudete?? Aurten hiru udaleku antolatuko ditugu, adin ezberdinetan banaturik; finkoa, finko ibiltaria eta ibiltaria. 
Finkoan, Muzki-n dagoen udaleku etxe batean egingo dute egonaldia. Bertan, tailer ezberdinak burutuko dituzte, aldi berean balore ezberdinak landuz. Bestalde, bertatik irteera ezberdinak egingo dituzte: mendi ibilbideak, lakura irteerak… 7 egun ederki pasatzeko plan bikaina!
Finko ibiltariko gazteek, Muzkiko udaleku etxean bi gau pasa ondoren, Ixorretarantz abiatuko dira etapa ezberdin burutuz;  Lizarra – Etxarri Aranatz – Beasain – Arrasate – Elorrio… Etapaz gain, tailer eta ekintza ezberdinak egingo dituzte ibilbidean zehar. A ze plan paregabea lagunekin leku ezberdinak ezagutzeko!
Ibiltarira doazenak ere, Muzkin hasi eta Ixorretan amaituko dituzte udalekuak. Hauek, Euskal Herriko zenbait txokotik pasako dira, bai mendi inguru zein kostaldetik (Etxarri Aranatz – Zumarraga – Bergara – Mendaro – Ondarru – Markina – Laixiar…). Burutuko duten ibilbidean zehar, ekintza eta tailer ezberdinak burutuko dituzte (Padel surfa, zikin eguna…), gazteak elkar ezagutzeko. Etapaz etapa Euskal Herria ezagutu nahi? Apunta zaitez kimu udaleku Ibiltarietara!
 

Finkoa

Uztailaren …etik …ra

—- (udaleku etxea)
2015-2013 urteetan jaiotakoak
30 plaza
160€

 Finko Ibiltaria  

Uztailaren …tik …ra

……… – ……..
2012-2009 urteetan jaiotakoak
50 plaza
200€

 Ibiltaria

Uztailaren …..tik ….ra

…… – ……
2008-2006 urteetan jaiotakoak
50 plaza
255€

 

HOBARIAK

 

* %25 familia ugariak * %25 etxe beretik bi etorrita * %50 langabetuak

Izen emateak


Martxoaren 1etik 9ra (00:00ak arte)

  • Noiz? Martxoaren 1etik 9ra. Martxoak 9a barne, gaueko 00:00ak arte.

  • Nola burutu? Jarraian, udaleku bakoitzean izena emateko galdetegia duzue. Hori betez, gazteak izena emango du nahi duen udalekuan.

  • ADI! Gazteak banaka, binaka edo hirunaka eman ahalko dute izena. Galdetegian, soilik lehenengo gaztearen datuak sartzea izango da derrigorrezkoa, baina aukera egongo da hurrengo orrialdeetan beste gazte batzuen (beste bi gehienez) izenak sartzeko.

Udalekuren batean eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago jasotzen baditugu, zozketa egingo dugu. Zozketa Martxoaren 1oean online egingo litzateke.


DATA EZBERDINAK: 

Zozketa eguna eta jakinarazpena: Martxoaren 10ean.

Fitxak entregatu eta ordainketa egiteko azken eguna: Martxoaren 16a.

  • ADI! Aipatutako fitxa edota ordainketa epearen barruan ez egiteak, udalekuetako hautapen zerrendatik kanpo gelditzea ekarriko du.

Ezoiko izen ematea: Martxoaren 28tik Apirilaren 3ra. Plazak betetzen ez baldin badira, itxaron zerrendara joko da leku horiek betetzeko.

 

 

Finkoa

Uztailaren …etik …ra

—- (udaleku etxea)
2015-2013 urteetan jaiotakoak
30 plaza
160€

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

 Finko Ibiltaria

Uztailaren …tik …ra

……… – ……..
2012-2009 urteetan jaiotakoak
50 plaza
200€

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

 

Ibiltaria

Uztailaren …..tik ….ra

…… – ……
2008-2006 urteetan jaiotakoak
50 plaza
255€

IZENA EMATEKO GALDETEGIA

Birsortzen


KIMUAK AISIALDI ELKARTEAREN BIRSORTZE PROZESUAREN ARIRA PRENTSA OHARRA 

Debora ez da alferrik pasatzen. Urteak aurrera doaz eta gainontzeko gazte eta talde guztiak bezala, gu ere eraldatuz goaz. 
Belaunaldi aldaketa emateko ordua iritsi zaigu Kimuakera, honek dakartzan zailtasun eta lan zerrenda luzearekin. Arduren eskualdatze hau baliatuz, hainbat hausnarketa eman ditugu gure taldearen eta udalekuen inguruan, eta arduradunak aldatzearekin batera, Kimuak bera aldatzea erabaki dugu. 
Ez da izango erroko aldaketa bat. Azken urteotan egindako lanean identifikatutako hutsune eta akatsak konpontzeko aldaketa izango da; udaleku eta ekintza ezberdinetan jaso behar diren balioak birpentsatzeko eta birdefinitzeko momentua; Kimuakeko barne antolaketa aldatzekoa, modu eraginkorrago batean funtzionatzeko. 
Ez da ardura makala. Zorionez talde sendo bat dugu Kimuaken birfundazio honi aurre egiteko. Hala ere, egoera berrira ohitzeko denbora behar dugu. Izan ere, prozesu honi urtero antolatzen ditugun udalekuen kudeaketa batu zaio eta lan-karga honi eusteko moldaketa batzuk egin ditugu udalekuetan. 
Testuinguru honetan, Kimuaken eraldaketa eta udalekuak modu isolatuan garatu beharrean, kontrakoa egitea iruditu zaigu egokiena: hezitzaileak eta gazteek udalekuak erabiltzea etorkizuneko Kimuak margotzeko. 
Ondorioz, lehen aldiz, udaleku bateratu batzuk egitea proposatzen dugu. Adin guztietako gazteak bilduko gaituen udalekua, betiko egiturarekin hautsi eta udalekuak Kimuaken eraldaketa prozesuaren parte izateko. 
Aurtengo udalekuak denok batera hasiko ditugu herri berean. Udaleku finkoen, finko-ibiltarien eta ibiltarien banaketa lausotuko dugu egun batzuez eta bertan gazteekin gure hausnarketa eta kezkak partekatuko ditugu. Honek ez du esan nahi ez diegula betiko ezaugarriei eutsiko! Egun batzuk batera pasatu ondoren, betiko egiturak berreskuratu eta udaleku finko-ibiltariko eta ibiltariko kideak betiko herriz-herriko ibilbideari ekingo diogu. 
Badakigu aurtengoak ez direla ohiko udalekuak, baina noiz antolatu ditu Kimuakek udaleku arrunt batzuk? Autogestioaz baliatutako gazte hezitzaileak; borondate hutsez; hezkidetza, euskara, natura, kulturartekotasuna eta elkarbizitzaren balioak mahaigainean jarriz. 
Ezohiko udalekuak antolatzen ditugu eta ez gara ezkutatzen honen aurrean. Ezohiko proposamena luzatzen dizuegu, ezohikoa denak iraun dezan. 

 

Kontaktua


Kaixo! Gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero, bidali mezu bat ondorengo helbide elektronikora:

kimuak.a.e@gmail.com